Espediente lekualdaketa

Ikasleek espediente lekualdaketa eskatzeko eskubidea dute etxebizitza, lan leku, ikaste leku aldaketagatik edo espedientea jasoko duen Zuzendaritza Taldeak nahikotzat jo dezakeen beste arrazoiren batengatik. Kasu hauetan ikasleak aldaketaren destino izango den HEO-ean ofizialtasunerako eskubidea mantenduko du.

Espediente lekualdaketa modalitate bi daude:

Indarreko Matrikularen Lekualdaketa

Ikasleak uneko ikasturteari dagokion matrikula ofiziala beste HEO batean formalizatu du jadanik.

Indarreko matrikularen lekualdaketa AZAROAREN 10etatik aurrera eskatu ahal izango da, aldaketa Lurralde Historiko batetik bestera ez bada egiten, azken kasu horretan klaseak hasten diren egunetik eska baitaiteke. Halere kasu bietan ikaslea Eskola berrian lekurik balego bakarrik sartu ahal izango da.

Ohiko Lekualdaketa

Ikasleak uneko ikasturteari dagokion matrikula ofiziala ez du formalizatu beste HEO batean

Matrikula ofiziala hasi baino lehen eskatu beharko da.

 

Bi kasuetan, lekualdaketa Tolosako HEO-etik beste eskola batera eskatzeko interesa duen ikasleak   ONLINE Idazkaritza agertzen den ESKAERA INPRIMAKIA (beti ere NAN-aren kopia bat gehituz) bete behar du.