Informazio Orokorra
Matrikula egiteko epea 2023ko otsailaren 1eko 10:00etatik, otsailaren 8ko 13:00etara izango da.
Eskola guztiek, beraz, ematen dituzten hizkuntzetako maila guztietan egingo dituzte probak.
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak:Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonek eta azterketarako laguntza eskaria egin badute eskabide orrian, gaurkotutako mediku-agiria edo desgaitasun-agiria aurkeztu beharko dute. Horrelakorik adierazi ezean, ez zaie curriculumean sartzeko edo ebaluazio-probak egiteko behar duten laguntzarik bermatuko.
Aipatutako dokumentazio hori paperean aurkeztu beharko du eskatzaileak matrikulatu nahi duen eskolan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako proba libreen deialdia arautu eta probak nola egingo diren Ikastetxeen zuzendariaren ebazpenaren arabera:
- Eskabideak formatu elektronikoan (on-line) aurkeztuko dira, Hezkuntza Sailak horretarako prestatutako aplikazio informatikoaren IKASGUNEaren bidez, kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa erantsita.
- Eskabidea aurkezteko, lehenik eta behin, IKASGUNEan , erregistratu beharko da, NAN, AIZ edo DIE (Hezkuntzako Identifikazio Agiria) zenbakiekin.
- Behin erregistratuta, interesdunak eskabidea egin ahal izango du plataforma horren bidez.
- Eskatutako dokumentazio guztia IKASGUNEaren bidez erantsi ahal izango da.
- AIZ edo NAN ez duten atzerritarrek DIE (Hezkuntzako Identifikazio Agiria) eskatu
- beharko dute Hizkuntza Eskola Ofizialean, lehenagotik ez badute.
- Matrikulatzeko 16 urte eduki behar dira edo 2023an bete.
- Matrikula libreak ikasturte bakoitzean azterketa-deialdi bakar baterako eskubidea emango du.
- Hizkuntza berean, pertsona bakoitza Eskola eta maila bakar batean matrikulatu ahal izango da araubide librean.
- Hizkuntza berean ezin da erregimen ofizialean eta librez aldi berean matrikulatu.
Eskabideko datuak bete ondoren, dagokion prezio publikoa ordaindu beharko da (36,18€ edo dagokion txikipena), web orri honen bidez IKASGUNE, bi modu hauetako batean:
a) On-line ordainketa. (Internet bidez). Norberaren ordenagailutik ordainduko da, banketxera joan gabe.
b) Off-line ordainketa. "Ordainketa-gutuna" agiria inprimatu eta banketxe edo kutxazain automatiko batera joan beharko da ordaintzera.
Prezio publikoa ordaindu beharrik ez dutenek ere matrikulatzeko prozedurarekin jarraitu beharko dute.ordainketa-gutuna inprimatu arte; gutun horretan agertuko da ez dutela ezer ordaindu behar. Ordainketa-gutuna inprimatzen ez bada, matrikula-prozesua ez da burutuko eta, beraz, matrikula ez da baliozkoa izango.
Salbuespen eta hobariak:
1. Maila orokorreko familia ugaria,prezio publiko erdia ordaindu behar du.
2. Maila bereziko familia ugaria, kuota osoa salbuetsita.
3. Era berean, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonek kuota guztia salbuetsita izango dute.
Ordainketa egiteko epea: otsailaren 1eko 10:00etatik, otsailaren 8ko 13:00ak arte. Epe horretan ordaindu ez dutenak matrikula egiteko prozesutik kanpo geratuko dira.
2023ko otsailaren 8ko 13:00ak arte dokumentazioa (prezio publikoaren salbuespena, beste Elkarte Autonomo bateko Familia ugaria, atzerritarrak eta Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikaslea) aurkezteko epea izango da.
2023ko otsailaren 14an, web orrian IKASGUNE argitaratuko dute onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Baztertua izan denak erreklamazioa aurkezteko epea: otsailaren 14tik otsailaren 16ra, biak barne. Erreklamazioak aurkezteko inprimakia eskuragarri egongo da baita ere Sailaren webgunean eta Hizkuntza Eskola Ofizialean bertan, erreklamazioa eskaera egin den ikastetxeko idazkaritzan aurkezten bada (bere ordutegiaren barruan).
2023ko otsailaren 20an web orrian IKASGUNE argitaratuko dute onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrenda.