Tolosako HEOko Liburutegia eta Multimedia Gela

KONTAKTUAK

biblios@eoitolosaheo.net

2022-2023 ORDUTEGIA

  • Azaroaren 10etik aurrera liburutegia martxan jarriko dela jakinarazi nahi dizuegu.

  • Baita mailegatze zerbitzua ONLINE izango da ere. Horretarako  Moodlen-2022-2023 liburutegian dagoen esteka erabiliz, dagokion eskari orria bete beharko da. Liburuzainak, dagokion irakasleari emango dizkio eskatutako liburu/DVDak, honek bere ikasleari eman diezaizkion.

ORDUTEGIA:    Astelehenean: 17:00 -  18:00

                           Asteartean:      15:15 - 17:45

        Asteazkenean: 17:00 -  18:00

Ostegunean:    15:15 - 17:45

 

Edozein kontsulta edo mailegurako eta multimedia gelaren erabilpenerako, ezinbestekoa da NANa aldean edukitzea, edozein momentutan arduradunak eska dezakeelako.

 

Kontsulta eta mailegu zerbitzuaz gain, liburutegia erabili nahi duen HEOko edozein ikasle ofizialentzat irekia egongo da.

MAILEGUAK

  • 2 irakurketa liburu, 2 aldizkari eta DVD bat hartu ahal izango da aldi bakoitzean.
  • Iraupena: 2 aste.
  • Materiala galdu edo apurtuz gero erabiltzaileak berria erosi beharko du.
  • Irakurketa liburuen mailegua beste eskaririk ez baldin badago luza daiteke. Luzapena nahi izanez gero, berau eskatu egin behar da liburutegiko emailera mezu bat bidaliz. biblios@eoitolosaheo.net
  • DVD eta aldizkarien maileguak ezin dira luzatu.

ONLINE LIBURUTEGIA